Olatz Salvador

Datos del evento
Donde
Torresoroa
Cuando
27/04/2024
Olatz Salvador txikitatik hasi zen musikarekin duen lotura garatzen. Musikariz osatutako familia bateko kide, haurtzaroan hasi zituen piano eta solfeo ikasketak eta nerabezaroan hasi zen gitarrarekin lehen akordeak jotzen era autodidakta batean. Gerora, bere formakuntzarekin jarraitu eta harmonia, ahots teknika eta baxu elektrikoa ikasi zituelarik. 20 urte zituela, Skakeitan taldean hammond soinuak eta sintetizadoreak jotzen hasi zen. 4 urte beranduago, bere bakarkako proiektuari hasiera eman zion eta iaz kaleratu zuen Aho uhal (2021, Airaka) izeneko estudioko bigarren lan luzea, artista gisa bermatzeko balio izan diona.
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.