"En busca del 'Botas', futbolista del Athletic"
Datos del evento
Organizado por
www.getxo.eus
Donde
Musike Aurrekoa kalean hasita
Cuando
25/10/2020
Haurrentzako aire zabaleko ginkana honetan, Getxoko kaleetan zehar 'Botas' bilatuko duzue, Ramiro Pinilla idazle getxotarrak idatzi zuen Aquella edad inolvidable eleberriko pertsonaia nagusia. Zer da ginkana bat?Ginkana joko multzo bat da, non parte-hartzaileek hainbat lehiaketatan esku hartzen duten. Ondo pasatzeko eta harremanak hobetzeko jarduera da, bai haurrentzat, bai helduentzat. Ginkanek adimena estimulatzen dute eta koordinazioa eta talde-lana sustatzen dute, betiere denon artean une dibertigarria igarotzeko helburuarekin. Nor da 'Botas'?Souto Menaya, 'Botas', Ramiro Pinillak sortu zuen pertsonaia da, Real Madrilen aurka gol polemikoa sartu zuena 1943ko Generalisimoaren Kopako finalean, gol horrekin Athletici garaipena emanez. Eleberrian zehar eta bere balentria harrigarriaren ondoren, pertsonaiak drama sakona jasaten du, futbol partida baten izan zuen lesio baten ondorioz. 'Botas' aurkitzeko gai izango al zarete familiako ginkana honetan frogak gaindituz?Ez dago taldea osatu beharrik. Idatzi utopiangetxo@gmail. com helbidera gaian "Visita teatralizada" jarrita.
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.