Sormene 2024 (Udaberriko egitaraua)

Sormene 2024 (Udaberriko egitaraua)

Datos del evento

Organizado por

galdakao.eus

Cuando

Del 16/05/2024 al 18/05/2024

Apirilaren 8tik maiatzaren 6ra aurkeztu ahal dira grabaketak eta lehiaketa maiatzaren 17an izango da Basoa tabernan. Maiatzean Sormene, sortzaileen Galdakaoko plazaren edizio berria izango da. Programa itxi gabe dago gaur egun, baina ekimen berri bat iragarri dute jadanik: Aurtengo Sormeneren doinua izango den kanta aukeratzeko lehiaketa. Kantak Sormeneren izaera transmititu behar du, zer den eta herritarrontzat duen balioa; euskal sortzaileen lana sustatzea eta erakustea jomugan duenez, kanta euskaraz izan behar da, edozein estilotakoa eta 2-3 minutu bitarteko iraupena izan behar du. Galdakaoko musikariek edo partaideen artean galdakoztarrak dituzten taldeek aurkeztu ahal izango dituzte haien proposamenak, apirilaren 8tik maiatzaren 6ra. Epaimahaiak aurre ebaluazio bat egiteko aukera izango du baina lehiaketa bera maiatzaren 17an izango da, Basoa tabernan, 21:00etatik aurrera. Aurkeztu diren artista guztiek zuzenean interpretatuko dute haien proposamena eta azken deliberazioa egin ondoren jakinaraziko du erabakia Galdakaoko artista profesionalek osatutako epaimahaiak. Aukeratutako artistak abesti baten grabaketa profesionala jasoko du saritzat. Interesatuek sormenegaldakao@gmail. com helbidera bidali beharko dute grabaketa edozein formatutan eta txostentxo bat honako informazioarekin: abestiaren letra idatzia, erabilitako instrumentuak eta zuzenekorako beharrizan teknikoak (mikroak, bozgorailuak, aulkiak, atrilak…). Helbide berean emango dira behar diren argibide gehiago eta Sormeneren ibilbidea ezagutzeko aukera dago, www. sormene. eus  webgunean.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento