ORTZIAN

Datos del evento
Donde
Frantziskotarren eliza: Atotxa
Cuando
26/12/2020
Kontzertu solidario hau La 72 proiektuaren alde izango da. Frantziskotarren proiektuak Mexiko eta Guatemalako mugan pertsona migranteak babesten ditu. Ortzian musika taldeak kantu herrikoiak eta erlijiosoak interpretatuko ditu, euskaraz, latinez, antzineko gaztelaniaz, italieraz eta beste. Antxieta, Peñaflorida, Lesbordes, San Miguel eta anonimoak. Ahotsak eta instrumentuez, sei kidek osatzen dute taldea: Ana Elorza (soprano eta zuzendaria), Mien Jauregi ( mezzo-soprano eta perkusioa), Bego Bastarrika (akordeoia eta kontraltoa), Amaia Zapirain (kontraltoa), Euken Ostolaza ( tenorea, eta harpa eta perkusioa), Jose LuisToledano, "Tole" ( baxua, ganba-biola, moko-txirula )
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.