Pentsiodunek ez dute amore emateko asmorik: "Guztion artean lortuko dugu"

Pentsio baxuenak LGS Lanbide arteko Gutxieneko Soldatekin parekatzeko eskatzen jarraitzen dute pentsiodunek. Gasteizen manifestatuko dira ostegunean eta, ekintza horretarako motorrak berotzeko elkarretaratzea egin dute Lasarte-Oriako talde eragileko kideek, Okendo plazan. Hilabetetan landutako Herri Ekimen Legegileari entzungor egin izana leporatu diote EAJ, PSE-EE eta VOX alderdiei, horiek izan baitziren gaiari buruzko eztabaida "eragotzi" zutenak Eusko Legebiltzarrean. Erretiratuta dauden pertsonen beharrak "gero eta handiagoak" direla azpimarratu dute.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento