Udalbiltzaren "Geuretik sortuak" egonaldietatik sortutako komikien bilduma: "Zazpikiak bat"

Hirugarren ekitaldia du hau Geuretik sortuak Udalbiltzaren egitasmoak, hainbat sortzaileri beste hainbat herritan egonaldiak egin eta herri horietan girotutako sorkuntza-lanak egitea ahalbidetzen diena. Eta ediziotik ediziora komikien presentzia handituz joan da: lehenengoan Mattinen Aska izan zen komiki-lan bakarra; bigarrenean bost izan ziren, Hona bostekoa! bilduman argitaratu zirenak; eta hirugarren honetan zazpi egin dira, eta Zazpikiak bat liburuan bildu dira denak. Hauek dira bertan aurkituko ditugun istorioak, egileak eta herriak:

- Neskato onak: Uxue Bereziartua (Larraun / Lekunberri / Araitz / Betelu)
- Zeruaren erdian: Usue Egia (Legorreta)
- Bi zakur: Patrizia Etxegarai Hankabako (Ziortza Bolibar)
- Gastronomika - Mutriku: Asier Iturralde Gaston (Mutriku)
- Legez kanpo: Eñaut Aiartzaguena (Ataun / Etxarri-Aranatz)
- Begi hütsez ezin ikusi: Eneritz Ibarra (Atharratze)
- Euskara eta gu: Amane Apalategi (Hernani)
- (azala Alots Arregik egin du)

Berriz ere, gure Euskal Herriko herrien inguruko istorio jakingarriak, bertatik bertara eta euskaraz sortuak!

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento