"Moor Krad"

"Moor Krad"

Datos del evento

Organizado por

arriolaka.eus

Donde

Arriola Antzokia

Cuando

13/12/2024

MOOR KRADek argitara atera nahi du guk guztiok dugun alderdi ezkutua. Guk geuk bizitzan zehar erreprimitu egiten ditugu ezaugarri horiek, askotariko arrazoiak tarteko, eta gure nortasunaren gela ilunean gordetzen ditugu, gureak ez direlakoan. Basamortu horretan bizi diren pertsonaiek badakite alde ilun bat dutela eta alderdi horrek pertsona gisa osatzen dituela. Hori dela eta, ez dituzte kontraesanak ezkutatzen, eta diren modukoak agertzen dira. MOOR KRADen ez dago gezurrik, ez moral bikoitzik, ez bizitza paralelorik. Hemen, den guztia argitara ateratzen da. Aratz jaiotzen gara, baina, besteei atsegin egin eta onartuak izan nahian, haurtzaroaren eta gaztaroaren zati handi bat ematen dugu zaku batean gure zer ezaugarri gordeko ditugun erabakitzen; eta gainerako denbora zaku hori husten ematen dugu…Ikuskizunaren hizkuntza nagusia dantza garaikidea da, teknika berriekin bat eginda: krump, tutting, dantza urbanoa eta abar. Zuzendaritza: Asier Zabaleta
Koreografia: Asier Zabaleta antzezleen lankidetzarekin
Dantzariak: Valerio Di Giovanni, Rafke Van Houplines, Pilar Andrés, Denis Martínez, Thiago Luiz Almeida, Iosu Yeregui
Musika: Marc Kanou (John Dowland-en eta Henry Purcell-en abestien bertsioak)
Argien diseinua eta alderdi teknikoa: Junky Mayo

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento