Sare Berdeak. Elkarrekin, gure ingurua hobetu dezakegu. Aktibatu zure sare berdea.

Sare Berdeak. Elkarrekin, gure ingurua hobetu dezakegu. Aktibatu zure sare berdea.
Kezkatuta zaude zure inguruaren egoerarekin? Plastiko gehiegi dagoela iruditzen zaizu? Baliabide energetikoak xahutzeak sumindu egiten zaitu?




Sare Berdeak proiektuaren baitan zure kezka berdinak dituzten jendearekin harremanetan jarriko zara, eta zure ingurua hobetzeko lan egiteko aukera izango duzu. Sar zaitez!  




Sare Berdeak Global Action Plan (GAP) erakundeak garatu duen proiektua da eta ekintza eta ekimen eraldatzaileak bideratzea du helburu. 2021 urtean proiektua Nerbioi-Ibaizabal eskualdean eta Galdakaoko udalerrian gauzatu da. 2022ko urtarriletik aurrera, Busturialdea-Urdaibai, Txorierri eta Uribe Kosta eskualdeetara hedatu zen. Ideia pixkanaka Bizkaia osora hedatzea da.




Sare Berdeak sarearen barruan gure komunitateen iraunkortasuna hobetzeko ekintzak burutzen ditugun erakunde, elkarte eta pertsonak bildu gara. Ekintza batzuk lantzen ari gara dagoeneko; parte hartu, edo proposatu ideia berriak gure ingurumena zaintzeko. Ez zaude bakarrik.




Gure web orrian (www. sareberdeak. eus), abian jarri diren proiektuak kontsulta ditzakezu, eta izena eman, zure proposamenak egin ahal izateko.




Animatu eta aktibatu zure sare berdea.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento