Lekeitioko Sormen Astea 2024: Unai Elorriaga eta Josu Aurrekoetxea: "Odola Kantari"

Datos del evento
Organizado por
loraldia.eus
Donde
Azkue Aretoa
Cuando
24/06/2024
Dentro de Lekeitioko Sormen Astea del festival Loraldia 2024. Beti esan izan da gai bi nagusi daudela literaturan: maitasuna eta heriotza. Mundu guztiak uste du, gainera, maitasunari buruz idatzi dela gehien. Ikuskizun honen bitartez, ordea, saiatuko direla erakusten ez dela guztiz egia. Asko kantatuko zaiola heriotzari, gerrari, hilketari, odolari. Odola beti kantari. Hitzaldi-musikatuaren fomatuan, idazlea (Unai Elorriaga) eta musikaria (Josu Aurrekoetxea) arituko dira hainbat testuak aztertzen eta kantatzen. Ezusteak ere izango dira. Orain arte anonimotzat hartzen zen kantu baten egilea deskubrituko dute. Ikus-entzunezkoek lagunduko dute kantuen ñabardurak ikusarazten. Ikuskizun dibertigarria, dinamikoa eta oso erakargarria da. Kultur transmisioan ezinbestekoa. *Emanaldia bukatutakoan solasaldia izango da sortzaileekin.
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.