CIMASUB (Hondarribia): erakusketa

CIMASUB (Hondarribia): erakusketa

Datos del evento

Organizado por

hondarribia.eus

Donde

Arma Plaza

Cuando

Del 25/03/2024 al 08/04/2024

Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloaren helburua itsas hondoa ezagutaraztea eta harenganako maitasuna eta errespetua transmititzea da. Horretarako, urpekaritza erabiltzen du kirol gisa, urpeko irudia teknologia gisa, zinema eta argazkilaritza arte eta kultura gisa, eta itsasoarekiko maitasuna bandera gisa. Gaur egun, 47 edizioren ondoren, erakunde eta entitate babesle eta laguntzaileen laguntzari esker, CIMASUB planeta osoko itsaspeko zinemaldirik luzeena bihurtu da, eta mundu mailan erreferente. Hori dela eta, aukera paregabea da urpeko irudiaren profesional onenen argazkiez, film laburrez eta dokumentalez gozatzeko, bai kalitateari eta edertasunari dagokienez, bai sentsibilizazioari eta itsasoko ingurumen-hezkuntzari dagokienez. Apirilaren 11n, 12an eta 13an 19:00etan proiektatuko da doan, 23 laburmetrai eta 3 dokumental ikusteko aukera izango dugu. Hauetan, planetaren itsaspeko paradisu ezberdinekin gozatzeko parada izatearekin batera, gure itsasoek sufritzen duten narriadura azaleratuko dute. - Ikusi prentsarako dossierra

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento