Urtz taldearen birak Donostia bisitatuko du gaur

Urtz taldearen birak Donostia bisitatuko du gaur
Urtz taldea bira akustiko berezian murgilduta dago, eta bira horretan, Urtzen disko berriaren kantak aurkezten ari da. Gaur berton, hilak 17, Donostiako Principal Antzokian izango da taldea, 19:30etik aurrera.

Musika lan berri horrek,” taldearen hamabost abesti ikoniko bildu ditu eta berri bat ere bada. Abestiak modu akustikoan birgrabatuak izan dira eta doinu berritu da modu intimo, sinfoniko zein hunkiberatasunez zipriztindurik.

Taldeak Euskal Herriko antzokietan barna emango dituen kontzertuetan, aipaturiko diskoa aurkezteaz gain, beste hainbat abesti klasiko ere eskainiko ditu.
Formatu bereziko proposamen berri eta apart honek, gainera, mimo handiz prestatutako eszenaratze zaindua dakar.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento