"BLAS DE OTERO-ANGELA FIGUERA NAZIOARTEKO POESIA SARIAREN XVII. EDIZIOKO DEIALDIA"

"BLAS DE OTERO-ANGELA FIGUERA NAZIOARTEKO POESIA SARIAREN XVII. EDIZIOKO DEIALDIA"

Datos del evento

Organizado por

www.bilbao.eus

Cuando

Del 15/03/2024 al 30/05/2024

Bilboko Udalak Nazioarteko Poesia Sarien XVII. Edizioaren deialdiari ekingo dio. Urtero bezala, lehiaketa honen helburua Blas de Otero eta Angela Figuera poeta bilbotarrei omenaldia egitea da. Parte hartu nahi dutenek gaurtik aurrera, MARTXOAK 15, eta datorren maiatzaren 30era arte bidali ditzakete haien lanak, bi modalitateetan: bai euskaraz bai gaztelaniaz. Bi kategorietako saria 5. 500 eurokoa izango da. Poema-liburuak helbide hauetara bidali behar dira: www. bilbao. eus/premioblasdeotero-angelafiguera gaztelaniaz idatzitako obretarako eta www. bilbao. eus/blasdeotero-angelafigueralehiaketa  euskarazko obretarako. Formatu digitalean baino ez dira onartuko, eta gutxienez 500 bertso eta gehienez 1. 000 izango dituzte. Gainera, gaia, errima eta obren neurria libreak dira. Blas de Otero – Ángela Figuera Nazioarteko Poesia Sarian edozein nazionalitate edo bizilekutako egileek parte har dezakete. Parte hartzen duten poema-liburuek originalak eta argitaragabeak izan behar dute nahitaez, eta ez dago baimenduta aurretik beste lehiaketa batzuetan sarituak izatea, ezta akzesit bidez aitortuak izatea ere. Lehiaketan ere ez dira jatorrizko lan gisa onartuko beste hizkuntza batetik itzulitako lanak. Aurreko edizioan sarituak izan ziren gaztelerazko modalitatean, Daniel García Arana “Todo Instante” lanagatik; eta euskarazko modalitatean, Elena Sánchez Fuertes “Epilogorik Gabe” obragatik.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento