Dantzaren Nazioarteko Eguneko Gala 2024 (Donostia)

Dantzaren Nazioarteko Eguneko Gala 2024 (Donostia)

Datos del evento

Organizado por

Donostia Kultura

Donde

Victoria Eugenia Antzokia

Cuando

28/04/2024

Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak 1996an eman zien hasiera Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko jarduerei. Egun horren oroitzapenezko lehen gala handik urtebetera antolatu zen. Bere ildotik beti, Dantzaren Nazioarteko Eguneko XXVII. Galak dantza-estilo sorta zabala erakutsiko du, dantzari eta konpainien lankidetza altruistari esker, azpimarra berezia eginez bertako dantzari eta taldeetan. Besteak beste, aurtengo partehartzaileak honakoak dira: Igor Calonge eta Oihana Vesga saridunak, JAC Ballet, Jon Vallejo (Dresden), Odei Iriarte, Chihiro Tamai eta Manuel Sánchez (Kiev ballet), Real Conservatorio Profesional de Danza Mariemma, Fabio López (Compagnie illicite Bayonne), Elephant in the Black Box kontenporaneo konpainia. . . Antolatzailea: Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkartea. Laguntzailea: Donostia Kultura.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento