Kameleoiak gara!: "BLOB" (Maria Jerez)

Kameleoiak gara!: "BLOB" (Maria Jerez)

Datos del evento

Organizado por

tabakalera.eus

Donde

Tabakalera

Cuando

01/06/2024

Blob bakarkako performance bat da, eta enigma bati egin behar dio aurre; misterio bat da: nola sor dezakeen bion (zu eta Blob) elkartzeak hirugarren bat, hirugarren gauza bat, hirugarren dimentsio bat, zerbait, lehen hor ez zegoen zerbait, eta ez zegoen hura sortzeko asmorik; topaketatik bertatik sortzen da hori. Eta sortzen den bitartean, biak eraldatzen ditu: zu eta Blob. . . Hala, aldaketa bat, desidentifikazio prozesu bat, mugagabearekin talka egitea eragiten du. Blob entitatea da, zelula mutante moduko bat, etengabe aldatzen dena. Etengabeko aldaketa horretan, ikusten dena izendatzeko ezintasuna proposatzen du Blobek. María Jerezen WHAT IS THIRD proiektuaren baitan sortu da Blob. Arantxa Martínez, Alejandra Pombo, Marten Spangberg, Edurne Rubio, Peio Aguirre, Vedrana Klepica, Anto Rodriguez, Mala Kline eta Cuqui Jerezekin denbora eta espazioa partekatu zituen proiektu horrek. Fitxa teknikoaMaría Jerezen pieza batSoinua: Albertijn & Maria JerezWhat Is Third, La Casa Encendida (Madril), Buda Kunstencentrum (Kortrijk), University of Zagreb-Student Centre Zagreb-Culture of Change &TD Theatre. TanzFabriken laguntzarekin (Berlin). Apap -Performing Europe project-ek "Europa Sortzailea" ren laguntzarekin finantzatutako proiektua - "Kultura 2007-2013" Europar Batasunaren programa.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento