Euskadiko Orkestra: "ALDAVE / SZYMANOWSKI" (Iruñea)

Euskadiko Orkestra: "ALDAVE / SZYMANOWSKI" (Iruñea)

Datos del evento

Organizado por

baluarte.com

Donde

Baluarte Auditorioa

Cuando

28/02/2025

PROGRAMA: ALDAVE / SZYMANOWSKI

P. Aldave
Akelarre. Euskal rapsodia 1 eta 3

K. Szymanowski
2. Sinfonia


Lukasz Borowicz, zuzendaria
Iruñeko Orfeoia


Programa berri honetan Pascual Aldave nafar konpositorearen lan handia ezagutzeko aukera izango dugu: Akelarre balleta, Pio Barojaren heriotzaren 40. urteurrena dela-eta idatzitakoa, 1986an. Abonu Denboraldiko lehen egitarauan, Urtubiko daman inspiratutako 2. euskal rapsodia entzun genuen. Oraingoan, berriz, 3. euskal rapsodia eta 4. euskal rapsodiaren txanda izango da. Bizkaitar idazlearen beste kontakizun entzutetsu batean oinarrituta daude (Altzateko jaun-en kontu zaharra), eta Iruñeko Orfeoiak parte hartuko du. Gero, Lukasz Borowiczek Karol Szymanowskiren 2. Sinfonia zuzenduko du Iruñean ere. Nahiz eta Varsovian ikasi, Szymanowskik Berlinera eta Vienara bidaiatu zuen gaztetan eta, besteak beste, Richard Strauss eta Max Reger egile alemanak sortzen ari zirenarekin liluratuta gelditu zen. Haien eraginaren aztarnak 1910ean amaitutako sinfonian ere ikusten dira eta, ez alferrik, Europako musika-zirkuituetan sartzeko aukera izan zuen, 28 urterekin soilik.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento