Isabel Coixet-en omenezko Zinemateka zikloaren barruan. - La huella de tu voz (2011)Isabel Coixetek zuzendutako film labur honek bularreko minbiziaren gaitz gogorraren errealitaterik positiboena islatzen du. Zinemagileak inoiz edo behin adierazi duen bezala, dokumentalek aukera ematen dute ia artifiziorik gabe begiratzeko errealitateari. Eta lan hau horren adibide garbia da.
Film laburrean agertzen diren emakume batzuk zuzendariak ezagutzen zituen. Esaterako, bere kaleko lore-saltzailea, Coixetek gaixotasunaren prozesu osoa eta tratamendua ikusi baitzituen: ile motza, zapia eta ile motza berriz hazten.
Fitxa teknikoa
Zuzendaritza: Isabel Coixet.
Gidoia: Isabel Coixet.
Generoa: Dokumentala.
- Elegy (2008)
Karisma handiko David Kepesh irakaslea harro dago esperientzia berriak probatzeko gogoz dauden emakumezko ikasleak limurtzeaz, baina inolako konpromisorik hartu gabe. Consuelo Castillo ederra bere gelan sartzean, desagertu egiten dira bere ardurak.
Lan honetan lehen aldiz Isabel Coixetek filma zuzendu zuen baina ez zuen gidoia sinatu. Ekoizleek ez zuten nahi bera kameraren atzean jartzea, baina lortu zuen bere operadorea izatea, bere lanetan ohikoa den bezala.
Fitxa teknikoa
Zuzendaritza: Isabel Coixet.
Antzezleak: Ben Kingsley, Penélope Cruz, Patricia Clarkson.
Gidoia: Nicholas Meyer.
Nobela: Philip Roth
Generoa: Fikzioa
Zinemateka Azkuna Zentroa: "La huella de tu voz" + "Elegy"

Datos del evento
Organizado por
azkunazentroa.eus
Donde
AZ Azkuna Zentroa
Cuando
14/05/2024
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.