"Madalenetako kartelaren lehiaketa"

"Madalenetako kartelaren lehiaketa"

Datos del evento

Organizado por

arrigorriaga.eus

Cuando

Del 11/03/2024 al 20/05/2024

Arrigorriagako udalak eta jai batzordeak lehiaketa jarri dute martxan aurtengo Madalenetako kartelaren diseinua aukeratzeko. Partaideek maiatzaren 20ra arte izango dute proposamenak aurkeztekoBeste urte batez, Arrigorriagako jaietako kartela lehiaketa bidez aukeratuko da. Interesdunek lanak maiatzaren 20ra arte aurkeztu ahal izango dituzte Edurne Garitazelaia kultur etxean. Gaia librea izango da baina Arrigorriagako jaiekin izan beharko du zerikusia. Antolatzaileek adierazi dutenez, erabilitako irudiek, ohiko genero rol eta estereotipoak ez indartzeko joera izango dute. Baita ere sexu, arraza, adin, kultura edo sexu-aukerak modu ezkorrean erabiltzea. Saria 500 €-koa izango da eta erabakia, udal teknikari eta zinegotzi banak, arte munduarekin harremana duten bi kide eta jai batzordeko bi lagunek osatutako epaimahaiak hartuko du. Aurkeztutako lanak ikusgai jarriko dira Edurne Garitazelaia kultur etxean ekainaren 3tik 28ra 18:00etatik 20:00etara. Lehiaketaren oinarriak (PDF).

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento