Udaberriko Jaia 2024

Udaberriko Jaia 2024

Datos del evento

Organizado por

vitoria-gasteiz.org

Donde

Hegoalde Gizarte Etxea

Cuando

Del 08/05/2024 al 24/05/2024

Beste urte batez, Adurtza-San Cristobal auzoak, Hegoalde gizarte-etxearekin batera, Udaberriko Jaia ospatuko du, duela lau hamarkadatik hona maiatzero ospatzen dena. 2024ko maiatzaren 8tik 24ra bitartean, jarduera literarioak, ludikoak eta musikalak izango dira, baita lantegiak eta erakusketak ere. Horiek denak, Hegoaldeko sare soziokomunitarioko hainbat erakundek antolatu dituzte. - Jardueren egitarua (pdf)Egun handia maiatzaren 18an izango da (larunbata), 11:00etatik 14:00etara, Maurice Ravel lorategietan, Hegoalde gizarte-etxearen ondoan. Musika-emanaldiak, dantzak, kirol-ekitaldiak, Gargantua, tailerrak, puzgarriak, informazio-postuak, liburuen merkatu solidarioa, zozketa eta txosna solidarioa izango ditugu. - Jaiaren kartela (jpg)Festetan elkartasuna ez da faltako aurten ere. Izan ere, urtero, egitarauan jasotako jardueretan bildutako diru guztia bozketa bidez erabakitako xede batera bideratzen dute. Oraingoan, aukeratutako proiektu solidarioak ‘SuMaMos mÁs’ du izena eta Itaka-Escolapios Fundazioak kudeatzen du. Aniztasunetik abiatuta migratzaileekin batera bizitzea helburu duen ekimena da, eta pertsona horiek gehien gustatzen zaiena edo egiten dakitena integratzeko eta partekatzeko eta gizarteratzeko duten desioaren ondorioz sortu zen, gero ofizio edo arteren bat hobetzen laguntzeko. Udaberriko Jaia Adurtza-San Kristobal auzoko azpiegiturak hobetu nahi zituzten komunitateko familien parte-hartzearekin hasi zen. Denborarekin, festa parte-hartzailea, solidarioa eta integratzailea bihurtu da, eta Hegoaldeko sare soziokomunitarioa osatzen duten hainbat erakunderen lankidetzarekin egiten da, baita auzoko establezimenduenarekin ere. Hitzordura urtero joaten dira, hutsik egin gabe, auzoko bizilagunak. Hegoaldeko sare soziokomunitariotik gonbidatzen eta animatzen zaituztegu parte hartzera eta gozatzera, bai jaiaren egunean, bai egitarauan dauden jardueretan.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento