BAS - Bilbao Arte Sacro 2024: egitaraua

BAS - Bilbao Arte Sacro 2024: egitaraua

Datos del evento

Organizado por

Bilboko Udala

Donde

Gizakunde Eliza

Cuando

Del 22/03/2024 al 26/03/2024

MUSIKA-MÚSICA 2024 bukatuta, Bilbo BILBOKO ARTE SAKRATUAREN jaialdiaren edizio berri bat egiteko prestatzen ari da. Bilboko Udalak antolatzen duen jaialdi honetan, musika sakratuko 5 kontzertu eskainiko dira Enkarnazioko elizan, martxoaren 22tik 26ra bitartean, "Sacra Legata" izenburupean. 19:30ean hasiko dira denak, eta sarrerek 8 euroko prezioa izango dute. Lehenik eta behin, martxoaren 22an, ostirala, COLLEGIUM 1704-k J. D. Zelenkaren "Musica per la Settimana Sant" interpretatuko du, Helena Hozová sopranoaren, Tomás Selc baxuaren eta Václav Luks zuzendariaren eskutik.      Hurrengo egunean, martxoak 23, CALMUS ENSEMBLE taldeak J. G. Rheinberger-en "Cantus Missa" eta J. S. Bach-en "Motetes" lanak eskainiko ditu, Elisabeth Grümmer oboe-jotzailearekin, Magdalena Schenk-Bader biola-jotzailearekin eta Antje Nümberger biolontxelo-jotzailearekin. Hirugarren egunean, martxoak 24, ENSEMBLE IL CARAVAGGIO izango da talde protagonista, W. A. Mozarten "Die Schuldigkeit des ersten Gebots KV35" drama sakroarekin, Gwendoline Blondeel sopranoaren, Mathilde Ortscheidt mezzosopranoaren, Julien Behr tenorearekin eta Camile Delaforgeren musika-zuzendaritzaren eskutik.       Astelehenean, martxoak 25, BARBARA HENDRICKS oholtzara igoko da "Amazing Grace" obrarekin, Roland Pöntinen pianistarekin eta Ulf Englund gitarristarekin. Azkenik, martxoaren 26an TIBURTINA ENSEMBLE-k amaiera-kontzertua eskainiko du Hildegard von Bingen-en "Ego sum homo" obrarekin. Partaideak Ivana Bilej Brouková eta Tereza Böhmová sopranoak, Daniela Cermáková, Anna Chadimová eta Kamila Mazalová altoak, Margit Übellacker salterio-jotzailea, eta Barbora Kabátková zuzendari artistiko eta Erdi Aroko harpa-jotzailea izango dira. Sarrerak Arriaga antzokiko txarteldegian (larunbatetik asteartera, 11:30-14:00 eta 17:00-19:00; asteazkenetik ostiralera, 11:30-14:00 eta 17:00-20:00) eta www. teatroarriaga. eus  eta https://musika-musica-bilbao. eus webguneetan eros daitezke.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento