Laudioko Aretako Jaiak 2024

Datos del evento
Organizado por
zuin.net/
Donde
Areta
Cuando
Del 25/07/2024 al 28/07/2024
Aretan dena prest dute ostegunean, hilak 25, jaiei hasiera emango dien txupina botatzeko. Aurten jaiak uztailaren 28ra arte luzatuko dira eta pregoia 19:00etan izango da, Aretako auzokideek Udalarekin lankidetzan diseinatu duten programa osoari bide emanez. Lau egunez Aretak ez du etenik izango jai programa barruan antolatu diren jarduera guztiekin. Pintxo dastaketa egongo da, dantzaldiak ere, Santa Ana egunean, uztailak 26, laudioarrek Alpitxu mendira igo eta bueltan mugarriak bisitatu ahal izango dituzte, paella eta marmitako lehiaketa egingo da, eta 80 urtetik gorakoen omenezko bazkaria ere. Haurrentzako tailerrak eta jolasak ere egongo dura, baita artzain txakurren lehiaketa ere, bolo txapelketaz eta kontzertuaz gain, noski. Aurten Gauargi eta Jo Ta Ke erromeriek jaietako musika zikloa hasiko dute, baina eszenatokitik Aramu, Zinkha, Bidean Erromeria, Aria, Gautegun Erromeria eta DJ Masa ere igaroko dira.
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.