Euskara sustatzeko hitzarmen eta laguntzetan %27ko hazkundea Ipar Euskal Herrian

Euskara sustatzeko hitzarmen eta laguntzetan %27ko hazkundea Ipar Euskal Herrian
Euskararen Erakunde Publikoak euskara sustatzeko hitzarmen eta laguntzetan 2,47 milioi euroko fondoa eratu du 2026an, iaz baino 540. 000 euro gehiago (%27 baino gehiagoko hazkundea). EEPk berak 1. 970. 000 euro jarriko ditu aurten fondoan, iaz baino 440. 000 euro gehiago. Eta Eusko Jaurlaritzak, lankidetza hitzarmena berritzeaz gain, bere ekarpena handitu du fondoan halaber, 400. 000 eurotatik 500. 000 eurotara. Funtsak honela banatuko dira:- Hitzarmen baten bermea duten erakundeen artean 2. 300. 000 euro banatuko dira. Multzo honetan sar daitezkeen eragile pribatuek beren urteko jarduerari loturiko dirulaguntza bat jasoko dute, hitzarmen baten bitartez. Iaz, hitzarmen baten bermea duten 14 eragile pribaturen lana babestu zen.
- 170. 000 euro jarriko dira dirulaguntza deialdi baten bitartez eragile pribatuen euskarari loturiko proiektuak laguntzeko. Iazko deialdian 36 proiektu lagundu zituzten. Diru funtsen handitzea ondo etorriko da, zeren eta 2025ean Frantziako Estatuaren laguntza zuzen batzuen murrizketa nabari zuten eragile batzuek. Euskararen Kuktyr Erakundeak Estatuak eskaini ohi zion 30. 000 euroko laguntzaren desagertzea salatu zuen, horrek EKE kinka larrian jartzen zuela adieraziz. Diru funtsen handitzea iragartzeko eta Eusko Jaurlaritzaren eta EEPen elkarlana berresteko, bilera eta agerpena egin zuten duela egun batzuk Aitor Aldasorok, EJko Hizkuntza Politikako sailburuordeak eta Maïder Behotegik, EEPko lehendakariak. Laguntza fondoaren emendatzeaz gain, elkarlan programa ere adostu zuten 2026rako, honako puntuekin:- Helduen euskalduntze-alfabetatzean berrikuntzak, Ipar Euskal Herriko ikasleen beharretara egokitzeko, INGURA euskara online ikasteko ingurune digitala egokitu, Eusguneak proiektuaren baitan eta Poctefa programaren laguntzarekin.
- VIII. Inkesta Soziolinguistikoa: 2026an galdetegiak prestatuko dira, lagina definitu eta osatuko da; landa-lana antolatuko eta bideratuko da, eta, azkenik datuen ustiapena egingo da.
- Hizkuntza Politikako sailburuordetzaren eta Euskararen Erakunde Publikoaren zerbitzuen arteko partaidetza teknikoa, adibidez euskara ↔ frantsesa itzultzaile neuronala hobetzeko.
- Euskararen Adierazle Sistema eraikitzeko elkarlana. Informazio gehiago Irekia EJren albistegian. Bertakoa da argazkia, Behotegi eta Aldasororen agerpenekoa.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento