Aymeric Laportek gihar lesioa du, eta partida batzuk emango ditu jokatu ezinik

Aymeric Laportek gihar lesioa du, Athleticek astelehenean iragarri duenez, eta, hala, partida batzuk emango ditu jokatu ezinik, ziurrenik. Athleticeko atzelariak, larunbatean, talde zuri-gorriak Atletico Madrilen aurka jokatu zuen partidan, berdegunea utzi behar izan zuen, lesio hori tarteko. Aitor Paredes zigortuta dagoela, Ernesto Valverdek soilik erdiko atzelari bat du Paris Saint-Germainen aurkako neurketarako, Dani Vivian; neurketa hori Txapeldunen Ligakoa da, eta San Mamesen jokatuko dute. Hain zuzen, Athleticek zabaldutako mediku-txostenaren arabera, Laportek "ezker izterreko gihar femoral iskiosuralean" du lesioa. Futbolaria larunbatean Bilbon jokatutako partidako 33. minutuan ordezkatu behar izan zuten.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento