Sare Berdeak: Uraren mapa

Sare Berdeak: Uraren mapa

Datos del evento

Organizado por

Sare Berdeak

Donde

Nerbioi Ibaizabal eta Galdakao

Cuando

05/06/2021

Sare Berdeak iraunkortasunera bidean egin beharreko aldaketetan parte hartu nahi duten pertsonak ahalduntzeko mekanismoa da.

Sare Berdeak ingurumena hobetzeko borondatea duten erakunde, enpresa eta pertsonen arteko aliantzak sortzeko proiektua da. Bizkaiko Lurralde Historikoan burutzen diren ekintza eta ekimen eraldatzaile guztiak bideratu nahi ditu. Interes komunak dituzten pertsonen artean sareak ehuntzen lagundu nahi du. 




Aurten, 2021, proiektu pilotua Nerbioi-Ibaizabal eskualdean egingo da.




Parte hartzaileek proposatutako ekintzetako bat da: Uraren mapa.




Datorren ekainaren 5a ingurumenaren eguna eta egun berezi hau aprobetxatuz uraren mapa marraztea proposatzen dizuegu. Ura baliabide eskasa eta askotan ez diegu udalerrietan betidanik existitzen diren iturriei berezkoa duten balioa ematen. Ezinegon hau plazaratu zen Sare Berdeak azken topaketan. Egun honetan zehar familian pasiatzea proposatzen dizuegu iturri, Iturburu, isuri, fuga etab inguruko informazioa jasotzeko. Duela zenbat ez duzula zure udalerrian gertatzen ari dena ikusteko tartea hartzen? Irudia, kokapena eta deskribapena bidaltzearekin nahikoa daukagu.




Informazioa bidaltzeko sare sozialak erabili ditzakezue argitapenetan gu etiketatzen eta #SareBerdeakUra hashtag-a erabiliz. Guk difusioa emango diogu. Hartu zure argazki kamenra eta ekin lanari.




Nerbioi-ibaizabal edo Galdakaokoa bazara, Animatu eta parte hartu.




• emaila: kaixo@sareberdeak. eus




informazio gehiago: https://www. sareberdeak. eus/eu/proyectos_listado/uraren-mapa/

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento