Getxo Eszena Kalean 2024: "HARREMAN"

Getxo Eszena Kalean 2024: "HARREMAN"

Datos del evento

Organizado por

getxo.eus

Donde

Areetako Geltokia plaza

Cuando

01/06/2024

Getxo Eszena Kalean 2024 jaialdiaren barruan. Harreman Zirkozaurre konpainiaren ikuskizuna da, zirkua eta euskal musika tradizionala elkartzen dituena, itxura desberdineko bi mundu, baina gauza asko partekatzen dituztenak. Harreman sustraietatik, identitatetik bidaia bat da. Ibilbide honetan, zirkuko teknikak berrasmatu egiten dira, gure melodia ezagunenekin besarkatzeko eta eszena emozioz eta konplizitatez betetzeko. Ikuskizuna hastear dago eta harritu egin nahi zaitugu. Gure musikariek beren errepertorio entretenigarriko akordeak afinatzen dituzte. Taldeko gainerakoek koreografia guztiak buruz errepasatzen dituzte. Malabareen txanda da: pilotena eta mazoena. Dantzena: euskaldunak eta garaikideak. Proposamen berezi honekin taldean gozatzeko garaia da. Harreman. Hartu y eman. Partekatu. Harremanak izatea. Oroimena atzera bota eta, aldi berean, aurrera begiratu eta amain eman.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento