Pasión Vegak Federico García Lorcaren soinu-mapa berrikusten du, musikaren eta hitzaren bideetatik. Abesti eta poema horiek gogoraraziko digute ezen, Federico hil eta haren ahotsa isildu zuten arren, badela Lorca soinudun bat ere, oroimenean oihartzun egingo duena. Ikuskizun horretatik disko berri bat sortu da, zeinean Málagako interpreteak estu-estu lan egin baitu Jacob Sureda musikari eta ekoizlearekin.
Carlos Cano, Paco Ibáñez, Jorge Marazu, Javier Ruibal eta Fito Páezen ahots eta hariek landutako errepertorio batetik abiatuz, La Argentinitak grabatuko kantuak bildu ditu Pasión Vegak, hala nola “El café de Chinitas”, “Anda jaleo” eta “Nana de Sevilla”, erregistro pertsonal bezain errespetu handikoan; hori gutxi balitz, Manuel de Falla gogora ekartzera ausartu da, edo Federicoren “El Romance Sonámbulo” eta “Ojos verdes” kopla ospetsua gurutzatzera —Manuel Quirogak jarri zion musika aipatutako koplari, Rafael de Leónen eta Salvador Valverde bidegabeki ahaztuaren jatorrizko bertsoetan oinarrituta—. Artistak: Pasión Vega, Víctor Clavijo
Ahotsa: Pasión Vega
Aktorea: Víctor Clavijo
Musika-zuzendaritza,konponketak eta pianoa: Jacob Sureda
Kontrabaxua: José Vera
Perkusioak: Javier Ktumba, Manuel Masaedo
Jatorrizko ideia Pasión Vega
Lorca sonoro. Poetas en mayo
Poetas en Mayo 2024: "Lorca Sonoro"

Datos del evento
Organizado por
www.vitoria-gasteiz.org
Donde
Gasteizko Principal Antzokia
Cuando
18/05/2024
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.