Doako euskara eskola bat AEKren eskutik datorren astean

AEKk doako euskara klase bat eskainiko du bere sareko 100 inguru euskaltegietan datorren asteazkenean, apirilaren 22an. ‘Eskola bat doan’ ekimena da: Korrikaren 12. egun bezala aurkezten dute, eta hasiera-mailako klase bat izango da, ez gehiegi ikasteko, noski, baizik eta oraindik euskarara hurbildu ez direnentzat pentsatutako esperientzia bat. Eskola bat doan eguna izeneko egitasmoa jarri du martxan AEK-k, 24. Korrikak utzi dituen "sentsazio indartsuei helduta", erakundeak "hainbat konpromiso" hartu dituelako. "Gugandik hasita, AEK-k euskararen pizkunderako zer eskaini ahal duen erakutsi nahi diogu Euskal Herri osoari". Jakiteko zein herrialdetan eta zein euskaltegitan dagoen aukera, ikus hemen, eta bertatik egin daiteke izen ematea. Lagun erdaldunak baduzu, erdaraz ere zabaldu du mezua AEK-k, haiei helarazi nagi badiezu:Si empiezas de cero. . . ¡UNA CLASE GRATIS! / ESKOLA BAT DOAN!El 22 de abril ofreceremos una clase gratis del nivel de iniciación en la mayoría de los más de 100 euskaltegis que tenemos en toda Euskal Herria. ¡Seguro que hay alguno cerca de donde vives!Si vous débutez…UN COURS GRATUIT ! ESKOLA BAT DOAN!Le 22 avril, nous offrons un cours d’initiation gratuit dans la plupart de nos plus de 100 centres d’apprentissage de la langue basque (euskaltegi) à travers le Pays basque. Il y en a forcément un près de chez vous !Korrikaren 12. egun gisa aurkeztu du ekimena AEK-k, eta beste egun osagarri bat ere antolatu dute datorren hilabeterako horrekin lotuta: maiatzaren 21ean mintzodromoak antolatuko dituzte Euskal Herriko txoko desberdinetan, baina horri buruzko xehetasunak aurrerago emango dituzte.
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.