Alboka Eguna Aramaion

Datos del evento
Cuando
01/06/2024
Aramaiok Alboka Eguna ekainaren 1ean ospatuko du. Egunari hasiera emateko, Bixente Goikoetxea plazatik kalejira abiatuko da 12etan. Kalejira honetan, bertaratutako musikari guztiek hartuko dute parte: albokariak, pandero joleak, txistulariak, trikitilariak. . . Bazkalostean, bildurako musikarien bat-bateko joaldiez gozatu ahal izango da eta arratsaldean Haizem@n albokari elkarteak eskainitako LA alboka bat zozkatuko da. 18:00etan Tik-tak ikuskizunaz gozatu ahal izango dugu Imaginaciones NAI-ren eskutik. Kontzertua 19:00etan hasiko da, Besaide, Ursaria eta Intxixu taldeekin eta txozna eta bokatak izango dira aukeran.
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.