Euskadivarius orkestraren kontzertua

Euskadivarius orkestraren kontzertua

Datos del evento

Organizado por

/agenda.tolosa.eus

Donde

Leidor Aretoa

Cuando

06/11/2020

2020. urtean Ludwig van Beethovenen konposatzaile handiaren jaiotzaren 250. urteurrena ospatuko dute. Kamerata EusKdivariusek omenaldi handi bat eskaini nahi dio eta erronka bere 9 Sinfonia famatuak Gipuzkoa osoan zehar zabaltzea izango da. 1go sinfonia Tolosan izango da!!!!Kamerata EusKdivariusen Euskadiko talentuzko musikariak bildu ditugu, musika klasikoaren tradizio eta eguneroko ohituretatik aldentzeko proposamenarekin. Gure lehen ardatza kalitatea izango da baina entzuletik gertu egoteko desioa dugu, pedagogikoki musika klasikoaren gaurkotasuna azpimarratu eta sendotzeko grinarekin. Orkestra eta abesbatzako edozein musikari ardatz nagusi hauekin gerturatuko da Kamerata Euskdivariusera: energia, pasioa eta lan zorrotzak dakarzkien fruitu emankorren bilatzean hausnarketa serioa. “Eusk”, euskaldunak garelako, “varius”, musika estilo ezberdinak jorratzeko proposamena dugulako eta azken finean “Euskdivarius” izenarekin Stradivarius datorkigulako burura eta marka honek kalitatea dakar. Zuzendaria Arkaitz Mendoza

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento