"GURS: Gernika Berriren amets zapuztua"

"GURS: Gernika Berriren amets zapuztua"

Datos del evento

Organizado por

museodelapaz.org

Donde

Gernikako Bakearen Museoa

Cuando

Del 15/02/2024 al 12/05/2024

“GURS: Gernika Berriren amets zapuztua” erakusketak Gurseko “Harrera Esparruan” gertatutakoa ezagutarazi nahi du, Espainiako Gerra Zibilaren amaieraren eta  erretiratzearen exodoaren ondoren. Milaka lagun Bearneko Gurs eremuan giltzapetu zituzten, aurretik Les Barcares, St Cyprien eta Argèles sur Mer hondartza-eremuetatik igaro ondoren. Azken leku honetan, milaka euskaldun batu eta antolatu ziren Gernika Berri zeritzon esparruan. Erakusketa honetako bost ataletan (Sarrera, Erretiratzea, Gernika Berri, Gurs: harreratik sarraskira, Gurs: heriotza-memoria izatetik, historia-memorial izatera) eta izenen panelean zehar, bisitariak gure gertuko historiaren orrialde ezezagun samar hau ezagutu ahal izango du. Amicale du Camp de Gurs-eko presidentea, André Laufer: André Laufer
Josu Chueca Intxusta, erakusketako komisarioa: Josu ChuecaGurs-eko esparrua1939 eta 1945 artean, Gurseko esparrua Frantziako barneratze-esparrurik handienetako bat izan zen.
Jatorri askotako 64. 000 pertsona inguru sartu zituzten bertan: espainiarrak (1939ko udaberria eta uda), "jendaila" (1940ko maiatza-uztaila), juduak (1940ko urria - 1943ko azaroa) eta ijitoak (1944ko udaberria). . . Gursi buruzko informazio gehiago hurrengo estekan aurkituko duzu: Gurs-eko esparrua

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento