Eneko Barberena: "Suak erreko ez balu"

Eneko Barberena: "Suak erreko ez balu"

Datos del evento

Organizado por

elorrio.eus

Donde

Elorrioko Liburutegia

Cuando

08/05/2024

Elorrioko Irakurle Taldeak ikasturte honetako azken saiora elorriar guztiak gonbidatu nahi ditu, irakurri berri duten liburuaren egileak solasaldia eskainiko duela aprobetxatuta. Hitzordua maiatzaren 8an izango da, asteazkena, 18:00etan, Iturri Kultur Etxean. Eneko Barberena (Arrasate, 1983) aezkoar jatorriko euskal idazlearen Suak erreko ez balu eleberri beltzak Arrasatetik Aezkoara darama irakurlea Ainhoa Sanz perituaren eskutik. Aezkoako mendi sute batean hiru mendizale hil eta geroko ikerketan, poliziak bi artzain atxilotu eta espetxeratu ditu. Urtebete geroago, Konpainia aseguru etxeak Sanz perituari emango dio sutea ikertzeko zeregina, bere bezero diren bi artzainen inplikazioa argitze aldera, aseguru etxeak diru asko baitu jokoan artzainak errudun joz gero. Horrela, Nabala herritik abiatuta, Ainhoa Sanz ezezaguna zaion ingurune batean murgilduko da, Konpainiak jarri dion Joxe gidariaren laguntzaz. Barberenak bere aurkezpen aberatsean eleberria idazteko prozesuaren berri emango digu, eta ondoren harekin solasean aritzeko aukera egongo da.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento