Herria zeharkatzeko era berezia

Eguberriak ailegatzeko egun gutxi falta dira; bi aste eskas, hain zuzen ere. Festetako giroa sortzearren, hainbat ekitaldi prestatzen dira, herrian. Ekintza horien artean, Aterpea Elkartea ekimen askoren antolatzailea izango da. Izan ere, hasteko, txu-txu trena atera du Lasarte-Oriako txokoak garraiobide berezi horrekin ezagutzeko. Larunbatean izan dute aukera herritarrek bertan bidaiatzeko; goizeko txandan, hots, 10:00etatik 14:00etarako tartean edota arratsaldekoan, 17:00etatik 20:00etara luzatutakoan. Haurrez zein helduez osatutako ilara izan da uneoro Jalgi parean. Hurrengo astean, elkarteak berak gaztain jana ospatuko du, Okendo plazan.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento