"Korrika Txikia" erakusketa

"Korrika Txikia" erakusketa

Datos del evento

Organizado por

www.vitoria-gasteiz.org

Donde

Hegoalde, Judimendi eta Lakuako Gizarte Etxeak.

Cuando

Del 08/03/2024 al 15/03/2024

Korrika Txikia Korrikak antolatutako ekimena da, etxeko txikienentzat. Haren baitan zenbait ekintza egiten dira; entzutetsuena lasterketa da, baina aurretik ikastetxeetan giroa piztu eta beroketa lanetan hasteko, marrazki lehiaketa egiten da. Edizioko leloa eta mezua kontuan hartuta eta haien bizipenetatik abiatuz, ehunka umek kolorez betetzen dituzte folio zuriak, nork baino nork originalago! Marrazki horien artean bat aukeratzen da KORRIKA bakoitzean, eta hori izaten da edizioko KORRIKA Txikiko karteleko protagonista. Hala ere, egindako lana saritu nahian, euskaltegira heltzen zaizkigun marrazki guzti-guztiak plazaratzen ditugu erakusketa hauetan. Marrazkiak Judimendi, Lakua eta Hegoaldeko elkartze aretoko gizarte etxeetan jarriko dira, bakoitzari dagokion ordutegian.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento