“Kanthoria eta Autotunea” izeneko erakusketa, Gasteizen

“Kanthoria eta Autotunea” izeneko erakusketa, Gasteizen
Maiatzaren 10era arte, Gasteizeko Izaskun Arrue Kulturgunean, Musika Bulegoak bere hamargarren urteurrena ospatuko du eta horren harira hainbat ekitaldi antolatu ditu.

Ekimenaren ardatza euskaraz egindako musikaren jatorriari, sorrerei eta erronkei buruzko Kanthoria eta Autotunea izeneko erakusketa ibiltaria da. “Erakusketa honek XVII. mendetik gaur egunera arte euskal musikaren panoramaren garapena markatu duten mugarri garrantzitsuenak errepasatzen ditu, gure kultur paisaia garaikidea definitzen duten testuinguru soziokulturalei arreta berezia eskainiz”.

Bilbotik pasa ostean, erakusketak Gasteizen izango da ikusgai, Izaskun Arrue Kulturgunean, maiatzaren 10era arte. Erakusketak irauten duen bitartean jarduera osagarri desberdinak antolatuko dira. Adibidez, atzo, Galder taldearen kontzertua izan zen.
Apirilaren 24an, Xabier Erkiziarekin bisita gidatua antolatu da, eta horren ostean Iaiaia Irrintzi performance egingo da.
Azkenik, maiatzaren 6an, Zer leku du konpromiso politikoak euskal musikan? izeneko mahai-ingurua antolatu da Jon Basaguren, Birkite Alonso, Josu Zabala eta Sara Alonso adituekin.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento