Poesialdia 2024: "Haragizko erreformak"

Poesialdia 2024: "Haragizko erreformak"

Datos del evento

Organizado por

Donostia Kultura

Donde

Ernest Lluch Kultur Etxea

Cuando

20/03/2024

2024ko Poesialdia jaialdiaren barruan.

Gonbidapenak martxoaren 15etik aurrera banatuko dira kultur etxean (gehienez 2 gonbidapen pertsona bakoitzeko). Mari Luz Estebanek poema-bilduma guztietan harreman-sareetan arakatu du, gutasunak zein nitasunak gorpuztean elkarrekiko harremanek, afektuek eta pentsamenduek zer-nolako eragina duten poetikoki adieraziz. Lehen poema bilduman, Amaren heriotzak libreago egin ninduen, amaren genealogiak arakatzearekin batera, senidetasun-zein afektu-sareek sorturiko tentsio, desira, zauri zein grinak arakatu zituen; bigarren poema-bilduman, Andrezaharraren manifestua, zahartzea bizitzeko, gorpuzteko eta birpentsatzeko moduez jardun zuen, begirada feminista ardatz izanda. Hirugarren bilduma honetan, genealogia geografikoetan, kulturaletan, sozialetan zein lingüistikoean arakatu du, askotariko adarkatzeez osaturiko genealogia afektibo eta politikoak poetikoki gorpuzteko. Aurkezlea: Aritz Gorrotxategi

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento