Sorlekua - Moda lehiaketa

Sorlekua - Moda lehiaketa

Datos del evento

Organizado por

kutxakultur.eus/

Donde

Kutxa Kultur Artegunea

Cuando

Del 18/03/2024 al 06/05/2024

Kutxa Fundazioak Cristóbal Balenciaga Museoan desfilatzeko aukera eskainiko die Gipuzkoako hiru proiekturi, moda-lehiaketa baten eskutik. • 2024ko maiatzaren 6a baino lehen aurkeztu beharko dira hautagaitzak, www. kutxafundazioa. eus webgunean dagoen plataforma digitalaren bitartez.
• Helburua da tokiko moda-sorkuntzak ezagutaraztea eta Gipuzkoako sormen-talentua bultzatzea. Kutxa Fundazioak abiaraziko du Gipuzkoako hiru proiekturi Cristóbal Balenciaga Museoan egingo den desfilean parte hartzeko aukera emango dien moda-lehiaketa batean parte hartzeko deialdia. San Sebastian Moda Jaialdiaren barruan egingo da ekitaldi hori, urriaren 24an, eta maiatzaren 6ra arte egongo da zabalik parte hartzeko deialdia. Horrela, tokiko moda-sorkuntzak ikusaraztea eta Gipuzkoako talentua erreferentziazko agertoki batean, Cristóbal Balenciaga Museoan, erakustea eta bultzatzea da Kutxa Fundazioaren asmoa. Eta Sorlekua bere programaren eskutik egiten du; programa hori kultura- eta sormen-eragileak indartzeko diseinatuta dago, eta haren helburua da sektoreko proiektu bideragarri, jasangarri eta berritzaileak bultzatzea. Moda diseinuan, jantzigintzan eta/edo komertzializazioan modu profesionalean 10 urtez baino gehiagoz aritu ez diren Gipuzkoako diseinatzaileek parte har dezakete lehiaketan. Miren Vives Cristóbal Balenciaga Museoko zuzendariak, Tytti Thusberg moda diseinatzaile eta Slow Bag markaren sortzaileak, Ana Corzo AEG eskolako moda eta patroigintza saileko arduradunak eta Charo Álvarez eta Rocío Sánchez Bilbao International Art and Fashion BIAAF erakundeko ordezkariek osatuko dute San Sebastian Moda Jaialdian desfilatuko duten hiru lanak hautatuko dituen epaimahaia. Jasangarritasuna, kontzeptua, diseinua, joste-lana, orijinaltasuna eta eszenaratzea izango dira epaimahaiak proposamenak hautatzeko kontuan hartu dituen irizpideak. Moda-lehiaketa, oinarriak eskuragarri: www. kutxa. eus/eu/sorlekua

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento