Euskadiko Orkestra (20-21 denboraldia): "New York"

Euskadiko Orkestra (20-21 denboraldia): "New York"

Datos del evento

Organizado por

Baluarte

Donde

Baluarte Auditorioa

Cuando

15/06/2021

S. RachmaninoffPaganiniren gai baten gaineko rapsodiaG. Mahler5. SinfoniaRobert Treviño, zuzendaria- Nikolai Lugansky, pianoaRakhmaninov historiako pianojole bikainenetako bat izan zen, eta, Paganiniren gai baten gaineko rapsodian (modu ez ofizialean, pianorako bere bosgarren kontzertutzat hartzen da), ohore egin nahi izan zion beste birtuoso handi bati, kasu honetan, biolin-jotzaile bati. Horretarako, Paganiniren Biolinerako 24. kapritxoa gai ahaztezina hartu, eta 24 piano-bariazio egin zizkion, zein baino zein liluragarriagoa eta zailagoa. Partiturak aparteko dohainak dituen pianista bat eskatzen du, eta Treviñok Nikolai Luganski errusiar birtuosoa gonbidatu du erronkari aurre egiteko, sakonki ezagutzen baitu Rakhmaninoven musika. Su artifizialen ikuskizun handi horren ondoren, Mahlerren sinfonia perfektuenetako batekin amaituko du denboraldia Treviñok; hain zuzen ere, Bosgarrenarekin. Lan horretan, konpositoreak atzean uzten du bere lehen sinfonietako ipuin eta kantu folklorikoen eragina, eta erabat murgiltzen da orkestra-musikaren abstrakzioan.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento