Euskadiko Orkestra: "GLANERT / BRAHMS" (Iruñea)

Euskadiko Orkestra: "GLANERT / BRAHMS" (Iruñea)

Datos del evento

Organizado por

baluarte.com

Donde

Baluarte Auditorioa

Cuando

19/03/2025

PROGRAMA: GLANERT / BRAHMS

D. Glanert
Perkusioarako kontzertua* 
   *Hiru orkestren enkargua: Arctic Philharmonic, Euskadiko Orkestra, Hessischer Rundfunk

J. Brahms
2. Sinfonia


Christoph-Mathias Mueller, zuzendaria
Christoph Sietzen, perkusioa


Kontzertu-egitarau berrian, Euskadin lehenbizikoz erakutsiko den lan bat aurkeztuko da: Detlev Glanert konpositore entzutetsu alemanaren Perkusiorako Kontzertua, duela urtebete eskas bukatutakoa. Artikoko Orkestra Filarmonikoarekin estreinatu zuen bakarlari berak joko du, Christoph Sietzen perkusioko prodijio gazteak. Christoph-Mathias Mueller zuzendariak ere estreinaldi horretan parte hartu zuen, eta euskal agertokietan ikusi ahal izan genuen duela pare bat denboraldi. Oraingoan, aldiz, Johannes Brahmsen 2. Sinfoniako harmonia erromantikoetan murgilduko da. 1877an, estreinatu zenean, vienarrei asko-asko gustatu zitzaien izaera adeitsu eta dirdiratsuagatik. Vienar ezizena jarri zioten, lehen mugimenduak darabilen konpasa hiru bider laukoa delako, balsaren konpasaren antzekoa.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento