Ikastaloan izena emateko epea ireki dute
Arto irinarekin talo goxoak nola egin ikasteko aukera izango dute herritarrek ostegun honetan, Ttakunenea elkartean (Iñigo de Loiola kalea, 6). Bi txandatan ariko dira talogileak bertaratzen direnei irakasten: 17:00etan eta 18:30ean. Parte hartu nahi dutenek kultura@ttakun. eus helbide elektronikora idatzi beharko dute edo, bestela, Geltoki kaleko 4. zenbakiko bulegora etorri, 09:00etatik 13:00etara edo 16:00etatik 18:00etara. Antolatzaileek jakinarazi dute 12 urtetik beherako gaztetxoek helduren batekin joan beharko dutela Ikastalora.
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.