"Zopa"

"Zopa"

Datos del evento

Organizado por

orio.eus

Donde

Casa de cultura de Orio

Cuando

08/03/2024

Datorren asteko ostiralean, Zopa antzezlana izango da ikusgai kultur etxean. Segurako Xirikara umorezko antzerki-taldeak iazko Euskararen Egunean estreinatu zuen ikuskizuna. Mirari Martiarena umoregile, gidoilari eta kazetari oiartzuarra arduratu da hitanoa oinarri duen gidoia osatzeaz, eta Idoia Uranga aktore eta zuzendariak gidatu du taldea. Segurarren zopajale ezizenari egiten dio erreferentzia obrak, eta erretiro espiritual batean kokatzen da: «Erretirora pentsamendu batekin joaten zara, bada pentsamendu horiek guztiak baztertu egin beharko dituzu, ez duzu horrelakorik edukiko eta sorpresak izango dituzu», azaldu du Urangak. Gonbitak eskuragaiEmanaldia doan izango da, baina gonbita hartu behar da aldez aurretik. 19:00etan hasiko da, kultur etxean, eta gonbitak eskuragai daude dagoeneko hantxe bertan. Animatu!

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento