Arabako Plazetan 2024: "Benditas" + "Muda"

Arabako Plazetan 2024: "Benditas" + "Muda"

Datos del evento

Organizado por

kulturaraba.eus/

Donde

Lukiano - Kanpoaldean

Cuando

23/06/2024

Arabako Plazetan 2024 zirkuituaren barruan. - BENDITASArtaldea larrean zaintzen ari diren bi emakumeri zerutik etorrita gertakizun batzuk gertatzen zaie.  Ama Birjinaren presentzia, espazio-ontzi extralurtar bat, satelite espioiak, espaziora botata zaborra edo Marten dagoen bizitza seinaleak teleskopioz behatuta, aitzaki ezinhobeak dira gai batzuei buruz hitz egiteko, besteak beste, gizarteria eta bere etorkizuna, filosofia, eboluzioa, feminismoa, gerra hotza, eta abar. Baina batez ere bizitzari buruz, hala haiena nola haiei so egiten ari den artaldearena, eta, nola ez, haien ikuspuntu berezitik beti. - MUDAMUDA bi gorputzen eboluzioan zeharreko bidaia da. Bi emakumek espazioa, esperientziak eta berrikuntza prozesua partekatzen dituzte, eta aldaketa bat eragiten dute, garai berri bati bide emanez. Lozorroa alde batera utzita, etenaldi pertsonal bat elkarrekin aurrera egin eta eraldaketa bati bidea irekitzeko. 
Muda, Proyecto Larrua konpainiaren triptiko baten zatia da, larruazalari buruzkoa eta horren bidezko ezagutza eta babesari buruzkoa.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento