"Eskubide kulturalak. Begirada aldaketa"

"Eskubide kulturalak. Begirada aldaketa"

Datos del evento

Organizado por

Artaziak

Cuando

20/03/2024

Ezagutzen al dituzu zure eskubide kulturalak? Zure hiriko bizitza kulturalean parte hartzen duzu? Gure kultur politikek kulturara berdintasunez iristeko aukera eskaintzen al dute? Zer izan behar da kontuan bitartekaritza artistikoko eta kultura komunitarioko proiektu bat garatzerakoan? Nola egin demokrazia kulturalaren aldeko ekosistema baterantz joateko?Artaziak kooperatibak urteak daramatza kultur eskubidearen inguruan ikertzen eta gai honen inguruan gorpuzten da ARI! proiektua. Gaian sakontzen jarraitzeko asmoz ARI! Topaketaren edizio berria antolatu dute: Eskubide kulturalak. Begirada aldaketa. Jardunaldiak batez ere kultur kudeatzaile, bitartekari eta profesionalei zuzenduta daude. Eskubide kulturaletan jarriko da arreta testuinguru kulturalak berrikusteko eta ekimen artistiko, kultural edo bitartekaritzakoak proposatzeko, kultura herritar ororen eskura egon dadin eta esperientzia artistiko eraldatzaile eta kalitatezkoez goza dezan. Programa9:00-9:30: Harrera eta aurkezpena9:30-11:00: Daniel Granados - Kultura ikertzaile eta ekoizlea. Bartzelonako Udaleko Kultura Eskubideen delegatu ohia11:00-12:30: Cristina Alonso - "Australia" - Buenos Airesko (Argentina) arte bitartekaritzako ikerketa espazioko zuzendarikidea eta Teatre l 'Artesà del Prat del Llobregateko (Katalunia) zuzendarikidea. 12:30-13:00: Atsedena13:00- 13:45: Iker Atxa - "Eskubide kulturalak: Parte-hartze eta gobernantzarako politikak" Eusko Ikaskuntzako proiektuaren arduraduna13:45- 14:30: Zalantzak, ekarpenak eta itxieraInformazio gehiago: info@artaziak. eus- IZENA EMATEKO FORMULARIOA

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento