Alter Ego mentalismo eta hipnosi ikuskizun bat da, stand up comedy-ren zati garbiekin uztartua. Publikoak etengabe parte hartzen du igarkizun pertsonalen eta telepatiaren bidez, ikusleen buru-barreneraino iritsiz, beraien buruko lekurik ezkutuenetako pentsamenduak irakurrita. Horiek dira Asísek planteatzen dituen argumentuak, non Mentalismoa, Rubik-en Kuboak eta Hipnosia izango diren protagonista nagusiak; guztiak, jakina, egungo gizartearen egoerarik komikoenak islatzen dituen Stand up Comedy-ren bakarrizketa baten bidez fintasunez bideratuak. Harro esan daiteke ikuskizun honetan ez dagoela trikimailu teknologikorik edo lagunik erabiltzen, efektu paranormal horiek guztiak ikuskizunaren eta entretenimenduaren testuinguruari aplikatutako zientzian eta psikologian oinarritzen baitira. Interpretea, gidoia eta zuzendaritza: Asís Lamikiz
Narratzailea: Miguel Ángel Jenner
Ekoizpena: MagiaBilbao
Argazkiak: Josan fotógrafos
Diseinu grafikoa eta ikus-entzunezkoak: 57 Videofilms
Argiztapena eta soinua: Tarima
Hurbiltasuneko Magia: "Alter Ego", Asis Hansson
Datos del evento
Organizado por
lafundicion.org
Donde
La Fundición
Cuando
18/03/2024
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.