Poesiaren Nazioarteko Eguna, Euskararen Etxean: ?Alaska?

Poesiaren Nazioarteko Eguna, Euskararen Etxean: ?Alaska?

Datos del evento

Organizado por

euskararenetxea.eus

Donde

Euskararen Etxea - Azkue Fundazioa

Cuando

22/03/2024

“Poesiaren Nazioarteko Eguna, Unesco erakundeak 1998an proposatua. Martxoaren 21ean ospatzen da gure denborari buruzko funtsezko hitza eta hausnarketa zabaltzeko”, Wikipedia. Bada, Poesiaren Egunaren harira, Euskararen Etxeak Alaska izenburuko ekitaldia ondu du, Castillo Suarez idazleak 2023an plazaratutako izen bereko poema-liburutik abiatuta, martxoaren 22an, Euskararen Etxeko Berba aretoan, 19:30etik aurrera. Suarezek ekitaldian parte hartuko du liburu horren nondik norakoak azaltzeko, Julen Azpitarte kazetariak lagunduta. Horrekin batera, Amaia Hormaetxeak eta Endika Basagurenek Euskara Sukaldatzen izenburuko dokumentala aurkeztuko dute. AEBetan filmatua, hain justu, New York, Washington DC eta Miami hirietako leku ezagunetan, dokumentalak hainbat pertsona jasotzen ditu Castillo Suarezen Alaska liburuko olerkiak irakurtzen. Bideoaren haria Aitor Garate euskal sukaldariak egindako plater bat da. Diasporako euskal komunitateetan euskara aztertzea eta ikertzea du xede Ikus-entzunezkoak. Azkenik, Argi Arte eskolako ikasleen ilustrazioak ere izango dira ikusgai: 18 eta 22 urte bitarteko ikasleek haientzat euskara zer den irudikatuko dute sabaitik zintzilikatuta egongo diren 120 x 45 cm-ko euskarrietan. POESIAREN EGUNA: “ALASKA”:- Solasaldia Castillo Suarez idazlearekin, Alaska liburuaren harira
- Euskara Sukaldatzen dokumentalaren aurkezpena (Amaia Hormaetxea eta Endika Basaguren)
- Argi Arte eskolako ikasleen ilustrazioak

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento