Pasa den astean amaitu zen HUHEZIko areto futbol txapelketa

Pasa den astean amaitu zen HUHEZIko areto futbol txapelketa
Areto futbola txapelketa Pasa den astean amaitu zen HUHEZIko areto futbol txapelketa

8 taldek hartu dute parte txapelketan 2025·12·15



Pasa den astean jokatu zen HUHEZIko neguko areto futbol txapelketako finala Eskoriatzako kiroldegian.

8 taldek hartu dute parte txapelketan eta 2 multzotan ligaxkak jokatu ondoren, multzo bakoitzeko 2 talde hoberenek, finalerdiak eta finala jokatu dituzte. Txapelketa urrian hasi zen eta astero partidu bat jokatuz, dagoeneko badugu aurtengo HUHEZI fakultateko talde ordezkaria. Mondragon Unibertsitateko kirol txapelketarako sailkapena eskuratu dute. 

"Borussia Durum" talde aizan da txapelduna, finala "Bollonbo FC" taldearen aurka 11 eta 3 irabazi ondoren.

Zorionak talde txapeldunari eta eskerrik asko parte hartzaile guztiei!!

Argazkiak

Emaitzak

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento