BIZKAI euskal folklor elkarteak, Euskal Dantza Tradizionalaren XLII. ikastaroan parte hartzeko aukera eskaintzen dizu. Aipaturiko ikastaroari datorren urriaren 14an emango diogu hasiera eta 2020ko maiatzaren 6an bukatuko dugu. Lan egitasmoa Euskal Herriko herrialde batzuetako Dantza Tradizionalean oinarritzen da. Dantza Tradizionala ikasteak beti eskatzen du ahalegintzea, baina, zaletasuna izanez gero, inoiz ere ez da gehiegizko sakrifizioa izaten. Dudarik gabe, merezi du ahalegin hori egitea gero plazan dantzatzean ahalegin hura sobera berdintzen baita. Gure aldetik, berrogeita hamar urte baino gehiagoko esperientzia daukagu euskal Dantzaren ikasketan. Euskal Dantza bere molde berezkoen eta tradizionalean hedatzen eta bultzatzen saiatzen gara. Euskal dantza tradizionalari diogun maitasuna gure ikasleei helarazi ahal izatea espero dugu, gure ahaide zaharrek gurekin egin zuten bezala. Sentimendu horiek gure bizitzetan askoz zoriontsuagoak izateko balio izan digute. Informazio gehiagorako gurekin harremanetan jarri zaitezke:
Tel. 944 210 161
Emaila: sabin@bizkai-elkartea. net
https://bizkaielkartea. blogspot. com
Euskal Dantza Tradizionaleko XLII. urteroko ikastaroa

Datos del evento
Donde
Bizkai Euskal Folklor Elkartea
Cuando
Del 14/10/2019 al 06/05/2020
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.