UPV/EHUren Uda Ikastaroak 2024: "Arantxa Urretabizkaiaren unibertso literarioa: desira eta boterea helduaroan"

UPV/EHUren Uda Ikastaroak 2024: "Arantxa Urretabizkaiaren unibertso literarioa: desira eta boterea helduaroan"

Datos del evento

Organizado por

www.uik.eus

Cuando

Del 04/07/2024 al 05/07/2024

Euskaraz eta gaztelaniaz. Euskadi Literatura Sariaren azken irabazlearen, Arantxa Urretabizkaia idazlearen narratiba lanek abagune aparta eskaintzen digute Uda Ikastaro honetan eztabaidatu nahi ditugun ardatz teorikoei buruz hausnartzeko. Literaturatik eta zinematik datozen itzal handiko adituak arituko dira hizlari, herri-kulturatik bizi dituztenak beren ilusio, afektu eta sexualitatea(k), eta, eraldaketa politiko, sozial, afektibo nahiz sormenezkoa helburu duten proiektuetan dabiltzanak. Zahartzaroa bizitzaren aro bat da, eta hala bizi dute hizlariek; gainerako aroen antzera, ezaugarri, erronka eta beharrizan jakinak dituen sasoitzat. Ikastaroan jorratuko diren gogoetagai batzuk Urretabizkaiaren narratibatik haratago badoaz ere, haren obra literarioa gaur egungo eztabaida feminista askoren erdigunean dauden funtsezko auziez hausnartzeko akuilu eta oinarri sendoa da. . Auzi horietaz guztietaz aritzeko, Ikastaro honetan diziplinarteko ikuspegia sustatuko dugu  eta euskal eremutik haratagoko elkarrizketan sakontzen ahaleginduko gara. HelburuakAdina, generoa eta sexualitateaz eztabaidatzea eta hausnartzea ezagutza-arlo desberdinetako adituekin. Jarduera nori zuzendutaPubliko orokorra
Unibertsitateko ikaslea
Unibertsitarioak ez diren ikasleak
Irakasleak
ProfesionalakInformazio gehiago

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento