"Emakumeek idatzi, emakumeek itzuli"

"Emakumeek idatzi, emakumeek itzuli"

Datos del evento

Organizado por

eizie.eus

Cuando

Del 08/03/2024 al 10/03/2024

Literatura Unibertsala eta Urrezko Biblioteka bildumetako liburuen gaineko 10 galdera prestatu ditugu, eta bakoitzari hiru erantzun posible gehitu dizkiogu. Liburu guztiak dira emakumeek idatziak eta emakumeek itzuliak. Bi sari banatuko ditugu:1) Zozketa bat egingo da galdera guztiak ondo erantzun dituzten parte-hartzaileen artean. Saria. Bi liburu: Literatura Unibertsaleko liburu bat eta Urrezko Bibliotekako beste bat. Irabazleak aukeratzen dituenak. 2) Zozketa bat egingo da gainerako parte-hartzaile guztien artean. Saria. Liburu bat: Literatura Unibertsaleko liburu bat edo Urrezko Bibliotekako bat. Irabazleak aukeratzen duena. Parte hartzeko epea: 2024ko martxoaren 8tik 10era (biak barne). JOAN GALDETEGIRA (erantzun bila, EIZIEren webgunera jo dezakezue, eta Nor da Nor datu-basera). EIZIEren sare sozialetan eta albistegietan jakinaraziko da zein diren irabazleak. Nolanahi ere, irabazleei mezu bat helaraziko diete, zer liburu aukeratu dituzten galdetzeko. EIZIE, Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento