Musikalera! 2024

Datos del evento
Organizado por
www.kulturleioa.com
Cuando
14/06/2024
Musika kalera aterako da ekainaren 14an Leioako Musika Eskolako ikasleen eskutik. Leioztarrak musika gerturatzeko eta ikasturtean zehar egin duten lanaren partaide egiteko asmoz, Musika Eskolako ikasleak geletatik ateratzen dira herriko hainbat tokitan kontzertu txikiak eskaintzeko: Estartetxe kalea, Udaletxean, Aldapa Kalea, Sabino Arana eta Udondoko bulebarra. 18:30etik aurrera, ahotsak zein instrumentu ezberdinak entzun ahal izango dira, talde askotan, baita gure bakarlari handiak ere. Amaitzeko, kontzertuak eskainiko dituzte Jose Ramon Aketxe plazan eta Aldapa kalean, abesbatzarik adierazgarrienen eskutik. Aukera ezin hobea musikaz gozatzeko eta Udal Eskolan eta Kontserbatorioan ikas daitezkeen espezialitateak gertutik ezagutzeko. MUSIKARIAK: Udal Musika Eskolako ikasleak. - Non: Leioan zehar- Eguna: Ekainaren 14an- Ordutegia: 18:30ean
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.