"Gabriel Celaya Nazioarteko VI. Poesia Sariaren emate ekitaldia"

"Gabriel Celaya Nazioarteko VI. Poesia Sariaren emate ekitaldia"

Datos del evento

Organizado por

gipuzkoa.eus

Donde

KMK ekitaldi aretoa (Santa Teresa komentua)

Cuando

21/03/2024

GFAko Kultura departamentuak eta KM Kulturuneak antolatutako ekitaldia:Gabriel Celaya Nazioarteko VI. Poesia Sariaren ematea2024ko martxoaren 21ean, osteguna, Poesiaren Munduko Egunean, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak sortu eta sustatutako Gabriel Celaya Nazioarteko VI. Poesia Saria emateko ekitaldia izango da. Nazioarteko lehiaketaren seigarren edizioak Luisa Villa (El Copey, 1979) idazle afrokaribetarraren Hijas de las perras negras lana aintzatetsi du, aurkeztutako 500 lan baino gehiagoren artean. Saridunak 12. 000 euro eta Leopoldo Ferrán eskultorearen lan bat jasoko ditu; eta, horrez gain, El Gallo de Oro argitaletxeak testu irabazlea argitaratuko du. Liburua saria ematearekin batera aurkeztuko da. Partaideak: Luisa Villa (egile saritua); Goizane Álvarez (Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol diputatua); Nerea Azkona, Aitor Álvarez (musika-akonpainamendua); Aloña Beraza (aurkezlea)

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento