Ibilbideak: "Nola txertatu iraunkortasunaren zeharkako begirada kultura-proiektuetan"

Ibilbideak: "Nola txertatu iraunkortasunaren zeharkako begirada kultura-proiektuetan"

Datos del evento

Organizado por

K bulegoa

Donde

Agustinak Zentroa

Cuando

13/06/2024

Datorren ekainaren 13an, K bulegoak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuko kultura-sektoreari arreta emateko zerbitzuak, Oarsoaldea Eskualdeko Garapen Agentziaren laguntzarekin, prestakuntza hau antolatu du, Gipuzkoako kultura-eragileei zuzenduta: "Nola txertatu iraunkortasunaren zeharkako begirada kultura-proiektuetan". Kultura-proiektu berritzaileak eta sortzaileak ez ezik, baliabideen hausnarketaren zentzuan iraunkorrak ere izango diren eta epe luzera birformulatzeko, eskalatzeko eta bideragarriak izango diren tresnak eta ezagutzak txertatzeko aukera bat da. Kultura-proiektuak prestatzeko eta indartzeko IBILBIDE Monografikoekin jarraituz, seigarren mugarri monografiko honetan Artaziak kooperatibarekin batera. Artaziak hezkuntza artistikoa eta bitartekaritza kulturalean aritzen den gizarte ekimeneko kooperatiba bat da. Praktika eta metodologia artistikoak, ezagutzen partekatzea, eta eraikuntza eta eraldakeratako tresna baliagarriak diren ikasketa-prozesuak bultzatzen ditu. Hezkuntza elkarren arteko hartu-eman gisa ulertzen du; elkarrizketaren bidez, harreman eta errealitate berriak sortzeko aukera duen espazio gisa. Haien proiektuak izaera soziala dauka; aniztasun kultural eta desberdintasunetik abiatzen da, eta, aldaketa sozial, politiko eta kulturalak bideratzeko asmoz, pertsonon gaitasun kritikoa indartzea bilatzen du. IBILBIDEAK izeneko prestakuntza lerroa K bulegoak diseinatu du, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuko kultura sektorearentzako arreta zerbitzuak. Izena emateko epea ekainaren 11ra arte (egun hori barne). Izen-ematea

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento